30-11-2008_18.11.4_1.jpg

Meatzaritza prozesuei buruzko ANIMAZIOA

30-11-2008_19.11.5_7.jpg

ARDITURRIri buruzko bideoa

29-11-2009_0.11.45_1.jpg

MINERALAK ZURE ETXEAN

Gure inguruko objektuak zein mineralez eginda dauden, ingelesez

29-11-2009_0.11.36_2.jpg

ARROKEN ZIKLOA

Arroka mota desberdinak nola sortzen eta bete batzuk bilakatzen diren, ingelesez.

30-11-2008_19.11.14_8.jpg

Elgoibarko FOSIL eta MINERALen museoan mineralen argazki-galeriak

30-11-2008_19.11.36_9.jpg

HARRIEN ETA MINERALEN GALERIA

30-11-2008_19.11.5_10.jpg

ZIENTZIABERRI: MINERALAK ETA ARROKAK

30-11-2008_19.11.9_11.jpg

7-11-2010_0.11.29_1.jpg

FLUORITA

Mineral hau gatz bat da (Kaltzio-fluoruroa) baina ez da uretan disolbatzen. Bere kristalek kubo forma dute. Erabilera asko izaten ditu: Aluminioa eta altzairuen industrian, zementeoarenean ere,lenteak egiteko... Oiartzungo Arditurri eta Irungo Zubeltzuko meategietan fluorita ateratzen zuten. Mota batzuk fluoreszentzia ematen dute, eta bakarren bat harribitxi bezala erabili izan da.

KALTZITA

Mineral hau Kaltzio-karbonatoaz osatua dago. Kobazuloetan kaltzita disolbatua duen urak estalaktika eta estalagmitak eratzen ditu. Ozpina botatzen zaionean, CO2eko burbuilak ateratzen ditu. Kaltzita asko dagoen zonetan ura gogorra izaten da (xaboiarekin ez du aparrik sortzen) Eraikuntzetan erabilia da, baita nekazaritzako ongarri gisa zein industria askotan ere. Itsasoko animal hildakoen maskorrak urtetan pilatuta, kaltzitaz egindako arroka sortzen dute (kareharria).

KUARTZOA

Lurraren azalean ugarien dagoen minerala da. Bere formula kimikoa dilizioaren dioxidoa da. Erloju elektronikoetan erabiltzen da. Eraikuntzetan ere, eta mota batzuk harribitxi bezala ere erabili dira: Agatak, opaloak, Jacinto de Compostela... Granito arrokaren osagaietako bat da. Mota bat (tximistarria) aintzinako gizakiek sua egiteko eta tresnak egiteko erabiltzen zuten. Harearen konposatu nagusia da.